Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Iñaki Ugarteburu Sariketan euskarazko wikipedian sortzen diren artikulurik onenak sarituko dira
Erabiltzailearen akzioak

Iñaki Ugarteburu Sariketan euskarazko wikipedian sortzen diren artikulurik onenak sarituko dira

2011/03/16 - Unibertsitatea.net
Artikuluak maiatzaren 6a aurretik aurkeztu behar dira. Lehiaketako lehenengo saria urte beterako Internet konexioa duen iPhone bat izango da, eta bigarrena iPad bat.

Azkue Fundazioak II. Iñaki Ugarteburu Sariak antolatu ditu. Wikipedian euskaraz egindako ekarpenak saritzea da lehiaketaren helburua eta artikuluek jakintza esparru hauetakoak izan behar dute:

    • Giza Zientziak: Artea, Didaktika, Etika, Filosofia, Geografia, Glotodidaktika, Hezkuntza, Historia, Hizkuntzalaritza, Literatura, Pedagogia eta Teologia.
    • Gizarte Zientziak: Ekonomia, Enpresa, Kazetaritza, Politika, Soziologia eta Zuzenbidea.
    • Natur Zientziak: Anatomia, Fisika, Genetika, Geologia, Geometria, Kimika, Matematika, Paleontologia eta Zientziak.
    • Osasun Zientziak: Anatomia, Erizaintza, Fisiologia, Medikuntza, Mikrobiologia, Osasuna eta Psikologia.
    • Teknika eta teknologia Zientziak: Arkitektura, Informatika, Ingeniaritza, Irudiak eta Teknologia.

Artikuluak baloratzerako orduan kontuan hartuko dira edukia, euskararen txukuntasuna eta multimedia baliabideak (bideoak, audioak...). Ekarpenak egiteko tartea dago maiatzaren 6a bitartean eta informazio guztia II. Iñaki Ugarteburu Sariak gunean duzu.



Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari