Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Iñaki Ugarteburu saria: osasungintza arloko wikipedia lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Iñaki Ugarteburu saria: osasungintza arloko wikipedia lehiaketa

2010/03/09 - Unibertsitatea.net

Azkue Fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak Iñaki Ugarteburu saria: osasungintza arloko wikipedia lehiaketa antolatu dute.

Helburua da osasungintzaren arloko artikuluak euskarazko wikipedian ugaritzea eta lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa da osasungintzako ikaslea izatea.

Jadanik izena eman daiteke wikiplaza.azkuefundazioa.org wikigunean eta ekarpenak egiteko azken eguna apirilaren bata da.

Bost lanik onenak sarituko dira eta irabazle bakoitzari ordenagailu eramangarri bat oparituko zaio.