Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroan "in vitro" ernalketa bidez jaiotako lehenengo txekorrak
Erabiltzailearen akzioak

Nafarroan "in vitro" ernalketa bidez jaiotako lehenengo txekorrak

2017/09/18 - unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitate Publikoko IS-FOOD institutuko ikertzaileen eta Albaikide albaitaritza enpresaren arteko elkarlanari esker izan da
Nafarroan "in vitro" ernalketa bidez jaiotako lehenengo txekorrak

Argazkia:NUP

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Nekazaritza eta Elikagaien Katearen Berrikuntza eta Iraunkortasun Ikerketarako Institutuko (IS-FOOD) ikertzaileek eta Nafarroako Albaikide albaitaritza enpresakNafarroako Foru Komunitatean osorik garatutako "in vitro" ernalketaren bidezko lehenengo txekorrak jaiotzea lortu dute. Jesús Zulategui Eraso enbriologoaren laguntza ere izan dute.

Proiektua 2016ko ekainean sortu zen. Ezusteko istripu baten ondorioz Andalorrea ustiategiko behi bat hil behar izan zuten. Albaikideko albaitariek obulutegiak atera zituzten hil berria zen behiaren gorputik, eta egokitutako termo batean eraman zituzten NUPeko laborategi batera. Bertako ikertzaileek behiaren enbrioien "in vitro" produkzioa hasi zuten. Obulutegiak jaso bezain laster obozitoak atera zituzten, 25 guztira, eta horietatik 20k 22 orduko heltze prozesua bete zuten ernalketarako prest egoteko. Beharrezkoa zen espermatozoide kopurua gehituz egin zen ernalketa. Zazpi egunez enbrioien hazkuntza egin zen. Epe hori igaro eta gero, lau enbrioi bideragarri lortu zituzten. Ondoren enbrioiak  nitrogeno likidoan gordetzeko beiratu zituzten, harik eta joan den abenduan Gartzaingo ustiategian desizoztu zituzten arte.

Joan den irailaren 8 eta 9an jaio ziren txekorrak. Bata arra eta bestea emea.

Iturria: NUP

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari