Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Txandakako Ingeniaritza, aukera bat belaunaldien arteko erreleboarentzat" mintegia antolatu du IMHk

Dokumentuaren akzioak

"Txandakako Ingeniaritza, aukera bat belaunaldien arteko erreleboarentzat" mintegia antolatu du IMHk

2007/06/15 - Unibertsitatea.net
IMHk antolatutako mintegiaren helburua, belaunaldien erreleboaren arazoa hobeto ezagutzea, sakonki aztertzea, irtenbideak proposatzea eta esperientziak gertutik entzutea da.

Elgoibarko Makina Erreminten Institutuak (IMH) mintegia antolatu du datorren ekainaren 26rako: Txandakako Ingeniaritza, aukera bat belaunaldien erreleboarentzat.

Erretiratzen diren langileak ordezkatzea arazo bihurtu da enpresa askorentzat, errelebo falta gero eta larriagoa delako. Gainera, erretiratzetik gertu dauden pertsona hauek bizitza osoan zehar bere burua trebatuz pasa dute eta erretiratzean dakitenaren parte handi bat beraiekin eramaten dute.

Arazo honen aurrean, “know-how” edo ezagutza ez galtzeko bide bat txandakatze izeneko ikasketa-prozesua izan daiteke.

Hori dela eta, arazoa hobeto ezagutzeko, sakonki aztertzeko, irtenbideak proposatzeko eta esperientziak gertutik entzuteko antolatu du IMHk mintegia.

Informazio gehiago hemen duzue.