Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IMHko irakasleek egin dituzte lehenengo probak eguzki autoarekin

Dokumentuaren akzioak

IMHko irakasleek egin dituzte lehenengo probak eguzki autoarekin

2011/06/23 - Unibertsitatea.net

Tknikak (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak) eguzkiaren energiarekin elikatzen den autoaren prototipoa eraiki zuen. Hobekuntza mekaniko batzuk behar zituela ohartu ziren eta ardura hau Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko (IMH) diseinu, fabrikazio eta muntaia Heziketa Zikloetako 10 irakaslek hartu zuten.

Helburua da 2011ko urrian Murtzian antolatuko den "Solar Race" lasterketan parte hartzea eta horretarako ekainean egin dituzte autoarekin lehenengo probak. Esperientzia bideo honetan jaso dute: IMHko eguzki autoaren lehenengo probak Mintxetan.