Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IMHk antolatu duen "Study Visit" topaketetara Europako 8 herrialdetako ordezkariak hurreratuko dira

Dokumentuaren akzioak

IMHk antolatu duen "Study Visit" topaketetara Europako 8 herrialdetako ordezkariak hurreratuko dira

2011/06/03 - Unibertsitatea.net

IMH Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak Europa mailako "Study visit" topaketa antolatuko du bere ikastetxean.

Cedefop erakundeak (Europako Lanbide Heziketako Garapen Zentroak) sustatzen du urtero eta aurten IMHk hartu du antolaketaren ardura. Europako 8 herrialdetako eskola, enpresa eta erakundeetako kideak hurreratuko dira, alegia, Italia, Holanda, Estonia, Polonia, Txipre, Kroazia eta Danimarkako ordezkariak.

Topaketetan berrikuntza teknologikoa Lanbide Heziketatik enpresetara nola egiten den jorratuko dute eta ekainaren 7tik 10ra ospatuko da.