Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikus-entzunezko proiektua aurrera eramateko diru-laguntza

Dokumentuaren akzioak

Ikus-entzunezko proiektua aurrera eramateko diru-laguntza

2010/04/06 - Unibertsitatea.net

KREA Adierazpen Garaikidea baliabideen zentroak Ikus-entzunezko proiektu bat gauzatzeko diru-laguntza eskaini du.

Gehienez 12.000 euroko laguntza izango du eta zuzenduta dago Caja Vital Kutxaren jarduera-eremuko probintzietan jaio edo bizi diren errealizadore eta errealizadore taldeei.

Beka esleitzerako orduan kontuan hartuko dira:

    • Kalitatea, berrikuntza, originaltasuna eta interesa.
    • Bideragarritasuna eta egokitasuna.
    • Teknologia eta hizkuntza berri garaikideen aplikazioa.

Apirilaren 30era arte aurkeztu daitezke eskaerak.

Informazio gehiago KREAren webgunean dago.