Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Iktusa hizpide urriaren 8an
Erabiltzailearen akzioak

Iktusa hizpide urriaren 8an

2015/10/05 - Unibertsitatea.net
Bilboko Bidebarrieta liburutegian izango da iktusaren inguruan gehiago jakiteko aukera "Iktusa, erronka XXI. mendeko medikuntzarentzat" izenburupean.
Iktusa hizpide urriaren 8an

Jose Castillo, ANEVAS orritik hartua

Iktusaren gaitza abian jarri eta minutuak pasatu ahala burmuinean kalteak eragiten doa, hori dela eta, dinamika berrien beharra sortzen da diagnosia azkarrago egin ahal izateko eta tratamendua hobetze aldera. Horren harira, iktusa zer den eta zer eragiten duen izango da hizpide urriaren 8an Bilboko Bidebarrieta liburutegian 19:00etan.

José Castillo Neurologiako Katedraduna eta Santiagoko Unibertsitateko Medikuntza Departamenduaren Zuzendariak eskainiko du hitzaldia, gaitz neurologikoaren alderdi nagusiak aztertuz. Achucarro Basque Center for Neuroscience Zentroak antolatzen dituen Achucarro Forum konferentzien zikloaren baitan dago hitzaldia eta gaztelaniaz izango da. Amaieran, bertaratzen direnek galderak egiteko aukera izango dute.

Doako ekitaldi bat izango da, aretoa bete arte sartu ahal izango da jendea. Hala ere, joan nahi dutenek posta elektronikoz jakinarazi behar dute forum@achucarro.org helbidera idatziz edota 94 601 81 35 telefonora deituaz.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari