Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikertzaileen Europako Gaua lehenengoz Bilbon
Erabiltzailearen akzioak

Ikertzaileen Europako Gaua lehenengoz Bilbon

2017/09/26 - unibertsitatea.net
Herritarrek ikertzaileen berri izan dezaten, ikerkuntzak gizarteari zein onura ekartzen dion ikusi eta eguneroko bizitzan duen eragina zein den jakin dezaten hainbat jarduera antolatu dituzte irailaren 29an eta 30ean Deustun.

Ikerkuntza eta ikertzaileak herritarrengana hurbiltzea du xede Ikertzaileen Europako Gauak. Europako 200 hiri baino gehiagotan antolatzen da eta aurten lehenengoz Bilbok ere parte hartuko du. Herritarrek ikertzaileen berri izan dezaten, ikerkuntzak gizarteari zein onura ekartzen dion ikusi eta eguneroko bizitzan duen eragina zein den jakin dezaten.

Bilboko Udalaren Kultura Sailak Deustuko auzoa aukeratu du horretarako. irailaren 29an eta 30ean Deustuko Udaltegian (Bidarte Jauregian) hainbat jarduera izango dira, adin guztietarako eta doan. Hori bai, hainbat jardueretan aurretiaz izena eman behar da.

5-13 urte bitartekoentzako planetarioa, 5-9 urte bitartekoentzako taldekako ginkana, Autogiroak egiteko edota detektibe zientifikoak izateko tailerrak 9-13 bitartekoentzako, 14tik gorakoentzako bolido lasterketak edota suzirien desafioa; adin guztietakoentzako ikuskizun zientifikoa, eta baita hainbat hitzaldi ere.

Ikusi egitaraua

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari