Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikertzaile-talde batek satelite bidez neurtu du ozeanoen azidotasuna
Erabiltzailearen akzioak

Ikertzaile-talde batek satelite bidez neurtu du ozeanoen azidotasuna

2015/02/20 - Unibertsitatea.net
Naizoarteko ikertzaileak dira teknika hori erabili dutenak eta mugak izan arren oso baliagarria da ozeanoen azidotasunari jarraipen bat egiteko.

Elhuyar Aldizkarian irakurri ahal izan dugunaren arabera, itsasoaren azidotasuna neurtzeko sateliteak erabiltzen hasi da nazioarteko ikerketa-talde bat. Horrela, modu errazean gauzatu daiteke ozeanoen azidotze prozesuaren jarraipena, oraindik ere teknika horrek mugak ditu hala ere.

Atmosferara isurtzen den karbono dioxidoaren laurdena itsasoak bereganatzen du, eta ondorioz, ura azidotzen da ekosistemak minduz. Orain arte azidotasuna neurtzeko erabilitako teknikek -in situ deitutakoek- kostu ekonomiko handia zekarten, baina satelite bidez neurtzeak konponduko luke hori. Hala ere, ikertzaileek diote teknika berri honek ez duela in situ egiten zena guztiz ordezkatuko, ez baita aurrekoa bezain fidagarria, gainera, satelite bidezkoak kalibratzeko beharrezkoak omen dira.

Satelite bidez ozeanoen gainazaleko tenperatura, klorofila eta gazitasuna neurtu daitezke, eta datu horien bitartez kalkulatzen da azidotasuna. Ikertzaileek teknika honi aurkitu dioten oztopoa edo muga, sateliteak gainazaleko irudia bakarrik ematen duela da, azidotzeari jarraipena egiteko garrantzitsuena gainalaza da ordea, bertan geratzen baita atmosferako karbono dioxidoa.

Ondoko estekan aurkituko duzue ikerketaren publikazioa, Enviromental Science and Technology aldizkarian argitaratu da eta: Salinity from Space Unlocks Satellite-Based Assessment of Ocean Acidification

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari