Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikertzaile gazteen lanak gizarteratzeko "Zientziarekiko otorduak Lascarayn"

Dokumentuaren akzioak

Ikertzaile gazteen lanak gizarteratzeko "Zientziarekiko otorduak Lascarayn"

2014/10/14 - Unibertsitatea.net
Bi hilabeterik behin antolatzen dira ikertzaile gazteen lana gizarteratzeko jarduerak UPV/EHUren Arabako campusean. Bihar Ikerbasqueko ikertzailea den Marta Sánchez-Carbayo doktoreak parte hartuko du.

UPV/EHUren Arabako campuseko Lascary Ikerguneak, ikertzaile gazteen lana gizarteratzeko Zientziarekiko otorduak Lascarayn ekimena antolatzen du.

Bi hilabeterik behin antolatzen ditu jardunaldiak eta antolatuko duten bigarrena izango da biharkoa (urriak 15). Hitzaldia Ikerbasqueko ikertzailea den Marta Sánchez-Carbayo doktoreak emango du: Translational approaches in bladder cancer.

Jarduera UPV/EHUren Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzia gelan izango da.

(Iturria: UPV/EHU)