Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikerlari euskaldunen lana ezagutzeko jarraitu bihar #txiotesia lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Ikerlari euskaldunen lana ezagutzeko jarraitu bihar #txiotesia lehiaketa

2013/11/18 - Unibertsitatea.net
Ikerlari euskaldunen lana gizarteratzeko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketa ospatuko dugu bihar (azaroak 19).

Bihar da eguna :)! Bihar ospatuko dugu #txiotesia lehiaketa.

Ikertzaileok dagoeneko tesia 6 mezutan laburtzeko estrategia pentsatuta izango duzue eta zuen lanaren pintzelada bat jaso nahi dugunok berriz #txiotesia traola jarraituko dugu.

Hala ere, ikerlari! irakurri berriz parte hartzeko arauak: ez ahaztu txioak zenbatzea, #txiotesia traola erabiltzea, euskara hutsean parte hartzea... Epaimahaiak arauak bete dituztenen lana soilik hartuko du kontutan!

Ez dakigu zenbatek parte hartuko duzuen baina epaimahaiari lan asko ematea da gure helburua :P.

Animo guztioi eta bihar arte!

Oharra: Gogoratu sarituak nortzuk diren azaroaren 25eko Sari Banaketa Ekitaldian jakinaraziko ditugula. Animatu eta hurreratu Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera (12.00).