Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoari buruzko VII. Tecnalia Kazetaritza Sarian parte hartzeko aukera bihar bukatzen da
Erabiltzailearen akzioak

Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoari buruzko VII. Tecnalia Kazetaritza Sarian parte hartzeko aukera bihar bukatzen da

2014/09/29 - Unibertsitatea.net
Komunikabideetako profesionalak gizartean ikerketa eta berrikuntza gaiak dibulgatzeak duen garrantzia aintzat hartzea da sarion helburua. 4.000 euroko lau sari banatuko dira.

Tecnaliak, Ikerketaren eta Berrikuntza Teknologikoaren Dibulgazioari buruzko VII. Tecnalia Kazetaritza Saria antolatu du.

Ikerketaren lema da “Berritzea geroa eraikitzea da” eta helburu nagusia da komunikabideetako profesionalek (prentsa, irrati, telebista eta Internetekoek) ikerketa eta berrikuntza gizartean dibulgatzen duten erantzunkizuna aintzat hartzea.

Lanak aurkezteko esparruak lau dira: Garapen iraunkorra, Pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea, Baliabide naturalak zaintzea, Lehiakortasun industriala eta garapen teknologikoa eta Gizarte digitalizatua.

Lau sailetan (prentsa, irratia, telebista eta Internet) banatutako 4.000 euroko lau sari banatuko dira eta lanak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da. Informazio guztia VII. Tecnalia Kazetaritza Sarian eskuratuko duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari