Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikerketa-plataforma ireki bat sortu dute NUPek eta Europako beste bost unibertsitatek
Erabiltzailearen akzioak

Ikerketa-plataforma ireki bat sortu dute NUPek eta Europako beste bost unibertsitatek

2011/11/24 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Alemania, Hungaria eta Poloniako bost unibertsitaterekin batera, ikerketa-plataforma ireki bat sortu du, enpresa eta instituzioekin jakintza trukatzeko eta I+G+B proiektuak bateratzeko asmoz.

Plataforma ireki honen asmoa da, parte hartzen duten unibertsitateen, ikerketa erakundeen eta enpresen arteko jakintza trukaketa areagotzea. Horrez gain,   berrikuntza irekiko eskemen bidez I+G proiektuak garatzeko loturak ere sortzea.

Ekimena,  Europar Batasunaren EURIS proiektuaren barnean sartzen da, Interreg IV eskualde garapenerako esparruan. Esperientzia honen parte-hartzaileak dira, NUPez gain, Stuttgart-eko Unibertsitatea (Alemania), Széchenyi István-eko Unibertsitatea (Hungaria) eta Poloniako beste hiru unibertsitate.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari