Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikerketa baten arabera europarren azalaren depigmentazioa hautespen naturalaren egokitzapenak eragindakoa da

Dokumentuaren akzioak

Ikerketa baten arabera europarren azalaren depigmentazioa hautespen naturalaren egokitzapenak eragindakoa da

2015/03/24 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Saioa Lopez da azalaren kolorearen inguruko ikerketa egin duena, eta azala argitzea eragiten duten bi mutazio identifikatu ditu.

Azala argia edo iluna izatearen zergatia azaltzen du Saioa Lopezek bere doktorego-tesian. Ateratako ondorio nagusia, europarren azaleko depigmentazioa hautespen naturalak lagundutako egokitzapen-prozesu baten bitartez garatu dela da. Gainera, populazioaren artean dagoen pigmentazio desberdinaren eragile izan daitezkeen gene eta aldaera genetiko berriak identifikatu ditu.

Antza denez, Afrikan agertu ziren lehen hominidoek gorputza ilez estalita zeukaten, gainontzeko primateek bezala. Bipedo bilakatu zirenean, ordea, ilea galdu zuten, eta orduan, hautespen naturalak azal ilunagoaren alde egin zuen izpi ultramoreetatik babesteko. Baina gizakiak Afrikatik irten eta Europa edota Asiara joan zirenean, horien azaleko pigmentazioa jeitsi egin zen berriz ere. Hori izan da UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko ikerlaria den Saioa Lopezen ikerketa ildoa, metodologiari dagokionez, teknika ugari erabili ditu gainera, biologia molekular, zelular edota bio-informatikoak, hain justu.

Esan bezala, populazioan azala argitzea eragiten duten bi mutazio identifikatu dira ikerketan zehar. Gainera, mutazio horiek era positibo batean eragiten die azalaren hautespen natural horrek, azalaren kolore argiagoa lortzeko mantentzen ari da. Mutazio horrek melanomak handitzen dituztela argitu dute melanoma-laginak aztertzean. Beraz, hautespen natural horrek azalean minbizia eragiten duen mutazio bat laguntzen du.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Zergatik du azalak kolore argia edo iluna?