Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikerketa baten arabera etxeko animalien altuera handiagotu egin da
Erabiltzailearen akzioak

Ikerketa baten arabera etxeko animalien altuera handiagotu egin da

2015/05/20 - Unibertsitatea.net
Idoia Grau zooarkeologoak etxeko animalien garaieran izandako aldaketak aztertu ditu.

UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikertzailea da Idoia Grau eta erromatarren garaitik eta Erdi Aroaren ondorengo garaira arteko espainiar abereak aztertu ditu. Zehatz mehatz, behien, ardien, ahuntzen eta txerrien analisi biometrikoa egin du eta denboran zehar horien altuera areagotu egin dela ondorioztatu. UPV/EHU eta Sheffieldeko Unibertsitatean ari da proiektua burutzen eta duela gutxi argitaratu dute Journal of Archaeological Science aldizkarian bere lanaren zantzu bat.

Zooarkeologia gizakiok animaliekin izandako harremanak aztertzen dituen diziplina da, besteak beste, azienda, elikadura edita errituetan animaliak erabiltzearekin lotutako gaiak jorratzen dituzte. Horretarako aztarnategi arkeologikoetan aurkitutako animalien gorpuzkiak aztertzen dituzte.

Dirudienez, paisaiarekin eta ekoizpen sistemarekin dute zerikusia Idoia Grauk aztertutako denbora tartean eman diren aldaketek, hori da ikerlariak iberiar penintsulako aztarnategiak aztertu ostean atera duen ondorioetako bat. Ikertutakoaren arabera, animaliarik garaienak aro modernoan aurkitzen dira, ikuspuntu arkeologikotik ezagunena den garaian, hain zuzen ere.

Hemen duzue artikulua osorik:

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari