Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IkerGaztera artikuluak bidaltzeko azken egunak
Erabiltzailearen akzioak

IkerGaztera artikuluak bidaltzeko azken egunak

2017/02/23 - unibertsitatea.net
Otsailaren 28an amaituko da ekarpenetarako epea. Aurrez ezarritako ereduei jarraituz idatzi behar dira artikuluak eta 4-8 orrikoak izan behar dute

“IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren bigarren ediziorako artikuluak bidaltzeko gero eta gutxiago falta da. Otsailaren 28an amaituko baita ekarpenetarako epea. 

Ikertzaile hasi berria izan, zein tesia egiten egon, zein tesia aurkeztu berri izan, artikuluak bidaltzeko aukera dago.

Bidalitako lanak honako ikergai nagusi hauen gainekoak izango dira:

  • Giza zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte-zientziak: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
  • Zientzia zehatzak eta Natur Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
  • Osasuna: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…

 

Artikuluak webgunean zehaztutako ereduari jarraituz idatzi behar dira eta 4 eta zortzi orri artekoak izango dira. 

Baina zergatik da hain garrantzitsua IkerGazte? Zergatik jarri du UEUK ikerkuntza erdigunean? Ainhoa Latatu koordinatzaile akademikoak azaldu digu

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari