Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #ikergazte2017: Matrikula merkerako azken astea
Erabiltzailearen akzioak

#ikergazte2017: Matrikula merkerako azken astea

2017/04/04 - unibertsitatea.net
124 proposamen aukeratu dituzte maiatzaren 10,11 eta 12an ahozko aurkezpen moduan edota poster bidez aurkezteko.

#ikergazte2017 kongresuan izena emateko epea apirilaren 30ean amaituko da, baina apirilaren 9ra arte merkeagoa izango da. UEUko bazkideen kasuan, matrikula merkea izango dute gerora ere. Gogoratu, diru-laguntzak izango dira egoera zehatzetan dauden ikertzaileentzako.

Matrikula merkea 185 eurotakoa izango da eta prezioaren barruan sartzen dira:

  • 3 egunetarako matrikula
  • Aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (plazak mugatuak dira eta lehenbailehen izena ematea gomendatzen da)
  • 3 egunetako kafeak
  • 2 egunetako bazkariak (luntxa)
  • Osteguneko afaria
  • Saio osagarriak
  • Loa eta gosaria bi gauetan, matrikulatzean eskatua, eta 50 plaza bete arte Katedral aterpetxean. Beste hotel batzuetarako prezio bereziak lotzen ari dira.
  • UEUko bazkide ez direnentzat, UEUkide abantailak 2017an zehar.

Aurkezpenei dagokienez, jasotako 137 proposamenetatik ebaluatzaileek  124 aurkezpen aukeratu dituzte, azkenean, maiatzaren 10, 11 eta 12an ahozko aurkezpen moduan edota poster bidez aurkezteko.

Baina nola aurreikusten dute antolatzaileek bigarren #ikergazte2017? Zer aurkituko dute ikertzaileek kongresuan? Miren Josu Omaetxebarria Batzorde Zientifikoko koordinatzaileak eman du horren berri

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari