Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #ikergazte2017 Izena emateko azken astea
Erabiltzailearen akzioak

#ikergazte2017 Izena emateko azken astea

2017/04/24 - unibertsitatea.net
Ate joka dugu bigarren IkerGazte kongresua eta bertan parte hartu nahi dutenek apirilaren 30era arte izango dute izena emateko epea.

Maiatzaren 10, 11 eta 12an Ikertzaile euskaldunen bigarren kongresuan parte hartu nahi dutenek apirilaren 30era arte izango dute izena emateko aukera. Bigarren epe honetan matrikula 215 eurotakoa da (UEUkideen kasuan 185€)

Eta zer aurkituko dute bada ikergazteek Iruñean egingo den kongresuan? Hasteko, jakintza arlo desberdinetako (Giza zientziak eta Artea, Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea, Zientziak, Osasun zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura) 123 aurkezpen izango dira bigarren edizio honetan; ahozko aurkezpen moduan edo poster moduan aurkeztuko dituztenak. Horretaz gain, hitzaldi nagusiak zein tailerrak ere izango dira. Miren Josu Omaetxebarria Batzorde Zientifikoko koordinatzaileak eman digu horien berri:

 

Eta, nola ez, ikertzaileen arteko sarea osatzeko lagungarri diren saio osagarriak ere ez dira faltako. Horixe baita kongresuaren helburuetako bat, ikertzaileen arteko harremanak sendotzea. Baina ez helburu bakarra

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari