Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IkerGazte kongresurako onartutako lanen lehen zerrenda bat jakinarazi da
Erabiltzailearen akzioak

IkerGazte kongresurako onartutako lanen lehen zerrenda bat jakinarazi da

2015/03/12 - Unibertsitatea.net
IkerGazte kongresuan parte hartzeko onartuak izan diren lehen ekarpenen berri eman da.

IkerGazten aurkeztutako lan kopurua antolatzaileek uste zutena baino handiagoa izan zen eta horrek gainditu egin ditu beraien aurreikuspenak. Aukeraketa prozesuan ahalik eta lan kopururik handiena onartzeko lanean ari dira, beti ere kalitateari uko egin gabe.

Hori dela eta, hainbat irizpide zerrendatzen ari dira artikuluen egileei lanak zuzentzeko eta hobetzeko aukera emate aldera.

Atzo jakinarazi zitzaien lehen onartuei kongresuan beraien lana aurkezteko aukeratuak izan direla jakinarazteko. Bigarren onartuen zerrenda ostiral honetan jakinaraziko da, martxoaren 13an hain justu, egile guztiei helaraziz.

Iñaki Alegria Udako Euskal Unibertsitateko zuzendariari IkerGazteren inguruan egindako elkarrizketarekin uzten zaituztegu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari