Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IkerGazte Kongresura bidali behar diren artikuluen arauak eta ereduak ikusgai

Dokumentuaren akzioak

IkerGazte Kongresura bidali behar diren artikuluen arauak eta ereduak ikusgai

2015/01/27 - Unibertsitatea.net
Otsailaren 16ra arte dago zabalik maiatzean ospatuko den kongresuan aurkezteko artikuluak bidaltzeko epea

Maiatzaren 13tik 15era bitartean ospatuko da Durangon IkerGazte Kongresua. Bertan, nazioarte mailako ikerkuntza euskaraz zabaltzeko aukera egongo da, beraz zure tesiaren ekarpena egin nahi izanez gero otsailaren 16ra arte dago zabalik lanak bidaltzeko deialdia.

Artikuluak euskaraz idatzita egongo dira eta egiteko irizpideei dagokienez dagokienez, jarraian adierazita dagoen egitura bete beharko dute:

1. Sarrera / momentuko egoera

2. Ikerketaren helburuak

3. Ikerketaren muina eta ondorioak

4. Etorkizunerako planteatutako norabidea

5. Erreferentziak (eta hala dagokioneanĀ nazioartekotasun aldetiko aipamena)

6. Artikuluak zehaztutako ereduari jarraituz eta pdf formatuan bidaliko dira eta lau eta zortzi orriren artekoak izango dira.

Argibide gehiagorako eta artikuluen ereduak deskargatzeko jo ezazu IkerGazteren web orrialdera: www.ueu.eus/ikergazte/eredua-eta-arauak

IkerGazte Kongresuaz gehiago jakiteko, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria den Xabier Landabideak azalduko dizkizu nondik norako gehiago ondoko bideoan.