Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IkerGazte kongresura artikuluak aurkezteko azken astea iritsi da
Erabiltzailearen akzioak

IkerGazte kongresura artikuluak aurkezteko azken astea iritsi da

2015/02/10 - Unibertsitatea.net
Otsailaren 16ra arte dago zabalik kongresuan parte hartzeko artikuluak bidaltzeko epea, aste hau da azkena, beraz. Maiatzaren 13 eta 15 artean ospatuko da Durangon eta ekintza ezberdinez betetako hiru egun izango dira

Artikuluak easychair plataformaren bidez bidali beharko dira otsailaren 16a orduko, eta Giza Zientziak, Gizarte-Zientziak, Zientzia Zehatzak, Natur Zientziak, Ingeniaritza, Arkitektura edota Osasun alorrekoak izango dira.

Edozein alorretako ikertzaileek elkar ezagutu eta beraien burua ezagutarazteko aukera paregabea izateaz gain, euskaraz burututako tesiak edota ikerkuntza-proiektuak ezagutzera emateko erakusleihoa ere bada, beraz, ekarpenik izanez gero bidali iezaguzu zalantzarik gabe!

Bidali beharreko lanen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, kongresuaren web orrialdean aurkituko duzu informazio guztia: www.ueu.eus/ikergazte.

IkerGaztez gehiago jakiteko, hemen uzten dizuegu horren inguruan UEUko zuzendariak, Iñaki Alegriak, deritzonaren berri ematen duen elkarrizketatxoa.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari