Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IkerGazte kongresuko streaming bideoak YouTuben ikusgai
Erabiltzailearen akzioak

IkerGazte kongresuko streaming bideoak YouTuben ikusgai

2015/06/08 - Unibertsitatea.net
IkerGazte kongresua straming bidez ikusteko aukera izan zen, orain, YouTubera igotzen gabiltza bideo guzti horiek.

Joan den maiatzaren 13, 14 eta 15ean ospatu zen IkerGazte kongresua Durangoko Lanadako Gunean, eta jakinarazi genuen bezala, streaming bidez ikusteko aukera egon zen.

Duela gutxi, bideo horiek, apurka apurka YouTuben dugun plataformara igotzen hasi giñen. Oraindik ere guztiak igo ez arren, han daude ia guztiak. Hitzaldi orokorrak eta parte hartzaile guztien aurkezpenak aurkitzeaz gain, amaiera saioko bideotxoa, IkerGazteei elkarrizketak eta beste hainbeste bideo aurkituko dituzue gure kanalean.

Hemen uzten dizuegu, IkerGazte kongresuaren inguruko bideo guztien erreprodukzio-zerrenda. Bertan aurkituko dituzue arduradun zein IkerGazteei egindako elkarrizketak, kongresuko streaming bideoak, kongresuaren amaierako bideotxoa edota atzerrian ikertzen ari direnei elkarrizketak.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari