Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IkerGazte kongresuan artikulu zientifikoak aurkezteko deialdia ireki da

Dokumentuaren akzioak

IkerGazte kongresuan artikulu zientifikoak aurkezteko deialdia ireki da

2018/12/18 - Unibertsitatea.net
UEUk antolatzen duen kongresua Baionan egingo da 2019ko maiatzaren 27tik 29ra. Tesia egiten ari diren ikertzaileei edo azken lauzpabost urteetan bukatu dutenei zuzendutako ekimena da.

IkerGazte Kongresuaren 3. edizioa egingo da Baionako Errobiko Campusean 2019ko maiatzaren 27tik 29ra. UEUk antolatzen duen ekimena da IkerGazte eta helburu nagusia ikertzaile gazte euskaldunak biltzea eta egiten duten lanari ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Kongresua tesia bukatzen ari diren ikertzaileei edo azken lauzpabost urteotan amaitu dutenei zuzenduta dago eta dagoeneko ireki da artikulu zientifikoak bidaltzeko 1. deialdia. Artikulu-eskaera egiteko informazio guztia HEMEN aurkituko duzu.

Hona hemen kongresurako prestatu duten aurkezpen bideoa: