Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IkerGazte kongresua antolatuko du maiatzean UEUk

Dokumentuaren akzioak

IkerGazte kongresua antolatuko du maiatzean UEUk

2014/12/11 - Unibertsitatea.net
Maiatzaren 13tik 15era Durangon antolatuko den kongresurako ekarpenak egiteko epea zabalik dago otsailaren 16a arte.

IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua antolatuko du UEUk 2015eko maiatzaren 13, 14 eta 15ean. 

Kongresuarekin, ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna handitzea, hauen arteko harremanak sendotzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea lortu nahi da.

Hainbat ekintza aurreikusi dira Durangon antolatuko den ekimenerako, besteak beste ikerketari orokorrean zuzendutako hitzaldi orokorrak, ikertzaileek egindako ekarpenak jasoko dituzten ahozko aurkezpenak eta posterrak eta jakintza-arloen arteko harremanak lantzeko tailerrak.

Kongresurako ekarpenak egiteko epea zabalik dago otsailaren 16ra arte eta informazio guztia IkerGazte gunean aurkituko duzu.