Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IKERGAZTE: Bigarren matrikulazio epea bukatzear

Dokumentuaren akzioak

IKERGAZTE: Bigarren matrikulazio epea bukatzear

2015/04/29 - Unibertsitatea.net
Bukatzear dago IkerGazte Kongresuaren bigarren matrikulazio epea, bihar bertan da azken eguna.

Bihar, apirilak 30, IkerGazte kongresuan izena emateko bigarren epea ixten da. Espero baino matrikulazio gehiago jaso dira, 175 pertsonak eman dute izena eta.

225 euro kostatzen du kongresuan matrikulatzeak UEUko bazkidea izan ezean, bazkideentzako ordea beherapena dauka, 185 eurotan geratzen da eta.

Prezioaren barruan sartzen da 3 egunetarako matrikula (maiatzak 13, 14 eta 15), aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (gogoratu plazak mugatuak direla, izena lehenbailehen ematea gomendatzen da), 3 egunetako kafeak, 2 egunetako bazkariak (luntxa), osteguneko afaria, saio osagarrietan parte hartzea, loa eta gosaria bi gauetan Errota aterpetxean (matrikulatzean esan behar da geratuko zareten edo ez) eta azkenik, UEUko bazkide ez direnentzat UEU kideen abantailak 2015ean zehar.

Matrikulazioa webgunearen bitartez egingo da ondoko esteka honetan: IkerGazte:Nazioarte ikerkuntza euskaraz. UEUn lehendik egon ez direnei erregistratzea eskatuko die plataformak. Behin erregistratuta baieztapen mezua iritsiko zaie e-postara, gero matrikulatzeko aukera zabalduko da. Eremu guztiak bete ditzazuela eskatzen dugu gure lana ahalik eta hoberen bete dezagun.

Edozein zalantza baduzu, a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.

Ikusgai duzuen argazkia IkerGazte kongresuan modu baten edo bestean parte hartuko dutenen argazkiekin osatutako mosaikoa da, espero dugu gustatzea.