Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IKERGAZTE: Bigarren matrikulazio epea
Erabiltzailearen akzioak

IKERGAZTE: Bigarren matrikulazio epea

2015/04/01 - Unibertsitatea.net
Gaur zabaltzen da IkerGazte kongresuan izena emateko bigarren matrikula epea. Bigarren epe honek, apirilaren 1etik 3era arte iraungo du eta aurrekoa baino garestiagoa izango da. Hala ere, Udako Euskal Unibertsitatean bazkidetuz gero, merkeagoa izango da.

Apirilaren 1etik 30era arte 225 euro balioko du kongresuan matrikulatzeak UEUko bazkidea izan ezean, bazkideentzako ordea, prezioa mantendu egiten da, hau da, 185 eurotan gelditzen da.

Prezioaren barruan sartzen da 3 egunetarako matrikula (maiatzak 13, 14 eta 15), aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (gogoratu plazak mugatuak direla, izena lehenbailehen ematea gomendatzen da), 3 egunetako kafeak, 2 egunetako bazkariak (luntxa), osteguneko afaria, saio osagarrietan parte hartzea, loa eta gosaria bi gauetan Errota aterpetxean (matrikulatzean esan behar da geratuko zareten edo ez) eta azkenik, UEUko bazkide ez direnentzat UEU kideen abantailak 2015ean zehar.

Matrikulazioa webgunearen bitartez egingo da ondoko esteka honetan: IkerGazte:Nazioarte ikerkuntza euskaraz. UEUn lehendik egon ez direnei erregistratzea eskatuko die plataformak. Behin erregistratuta baieztapen mezua iritsiko zaie e-postara, gero matrikulatzeko aukera zabalduko da.

Eremu guztiak bete ditzazuela eskatzen dugu gure lana ahalik eta hoberen bete dezagun.

Edozein zalantza baduzu, a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari