Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bost diru laguntza IkerGazte 2017an izena emateko
Erabiltzailearen akzioak

Bost diru laguntza IkerGazte 2017an izena emateko

2017/01/20 - unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateko ikertzaile, irakasle eta ikasleentzako deialdia da, unibertsitatearen eta UEUren arteko lankidetza akordioaren baitan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzarekin.

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak uste du bereziki garrantzitsua dela unibertsitatean egiten den ikerketa lana euskaraz aurkeztea. Horregatik Deustuko Unibertsitateko ikertzaile, irakasle eta ikasleen artean IkerGazte kongresura aurkeztutako bost komunikazio diruz laguntzeko deialdia zabaldu du Deustuko Unibertsitateak, UEUrekin duen lankidetza akordioaren baitan  eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzarekin.

Laguntza bakoitzak kongresuko matrikula osoa hartuko du bere gain, baita aurkeztuko diren lanen zabalkundea ere (IkerGazteren argitalpenean eta Euskal Gaien Institutuaren komunikazio kanaletan).

Aurkeztu beharreko lana 2017ko otsailaren 28a baino lehen bidali beharko da IkerGazte kongresura eta baita Euskal Gaien Institutura ere (euskal.gaiak@deusto.es helbidera). Aukeratutako lanen inguruko erabakia martxoaren 31n emango da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari