Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua

Dokumentuaren akzioak

Ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua

2017/01/25 - unibertsitatea.net
Datorren maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da, Iruñean eta otsailaren 28an amaituko da artikuluak bidaltzeko epea.

IkerGazte 2017 Ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua ate joka dugu. Oraingo honetan Iruñean izango da, maiatzaren 10, 11 eta 12an; UEU eta NUPen elkarlanari esker.

Baina zer da IkerGazte? Hemen labur labur.

 

Ikerlari euskaldun asko zeudela ikusi zuten eta nazioartean harremanak zituztenak, baina Iñaki Alegria UEUko zuzendariaren esanetan, jakintza arlo desberdinetakoek euren artean elkar ezagutzen ez zutela ikusita antolatu zuen UEUk lehenengoz IkerGazte. Lehenengoak izan zuen arrakasta ikusita, aurrera jarraitzea pentsatu zuten eta bi urterik behin antolatzea. Imanol Nuñez NUPeko Hizkuntzen goi-mailako institutuko zuzendariaren esanetan hasieratik oso proiektu erakargarria izan da NUPentzat ere.

 

 

Artikuluak bidaltzeko epea irekita dago eta otsailaren 28a izango da azken eguna.