Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikergai nagusia bertsolaritza duten proiektuentzako 2.000 euroko bi diru-laguntza

Dokumentuaren akzioak

Ikergai nagusia bertsolaritza duten proiektuentzako 2.000 euroko bi diru-laguntza

2017/09/08 - unibertsitatea.net
Master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira. Urriaren 15ean amaituko da eskariak aurkezteko epea.
Ikergai nagusia bertsolaritza duten proiektuentzako 2.000 euroko bi diru-laguntza

Argazkia: XDZ

"Geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin eta ikertzaile gazteei edota hasiberriei bultzada emateko asmoz", ikergai nagusia bertsolaritza duten proiektuentzako 2.000 euroko bi diru laguntza izango dira aurten ere UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren eta Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik.

Deialdi honetan, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira, horien ikergai nagusia bertsolaritza bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.

Urriaren 15era bitartean izango da eskaria aurkezteko aukera. Eskariak egiteko prozedura eta informazio osoagoa www.mintzola.eus atarian eta www.ehu.eus/laboakatedra webgunean.