Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikerbasquek ikertzaileei zuzendutako 10 lanpostu berri eskainiko ditu

Dokumentuaren akzioak

Ikerbasquek ikertzaileei zuzendutako 10 lanpostu berri eskainiko ditu

2018/05/29 - Unibertsitatea.net
Kontutan hartuko dira bereziki emakumeen hautagaitzak eta deialdia irekita egongo da irailaren 13a arte.

Ikerbasque, Zientziarako Euskal FundazioakĀ 10 lanpostu eskainiko ditu Research Professors 2018 deialdiaren barruan.

Nazioarteko deialdia da, Euskadin epe luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzendutakoa, eta emakumeen hautagaitzak bereziki kontutan hartuko direla jakinarazi dute.

10 lanpostuak ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia duten ikertzaileei zuzendutakoak dira eta beharrezkoa da erakunde zientifiko hartzailearen onarpen gutuna izatea.

Deialdia 2018ko irailaren 13ra arte (13:00) egongo da irekita.