Dokumentuaren akzioak
Nazioarteko ikerlari bisitariak
2008/06/12 - Unibertsitatea.net
Ikerbasque Fundazioaren eskutik ospe handiko hamabi zientzialari arituko dira Zientzia, teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean lanean.
Fisika, neurozientzia, biologia, ekonomia, soziologia eta linguistika alorretako adituak dira "ikerlari bisitariak" eta gehienez urte bete emango dute hemen lanean.
Ekimen honekin nazioarteko kooperazio zientifikoa, ezagutzen elkartrukea eta ikertzaileen sarea indartzea lortu nahi da.