Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikerbasquek 20 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du

Dokumentuaren akzioak

Ikerbasquek 20 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du

2019/01/15 - Unibertsitatea.net
"Research Fellow 2019" programarekin atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea eta Euskal Herrian ikertzen ari direnei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea lortu nahi da. Martxoaren 15era bitartean eman behar da izena.
Ikerbasquek 20 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du

(Irudia: Pixabay License. Iturria: Pixabay)

Ikerbasquen Research Fellows 2019 deialdia abian da. 20 ikerketa-kontratu eskainiko dituzte eta honekin atzerrian lanean dauden ikertzaileak erakartzea eta Euskal Herrian ikertzen ari direnei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea lortu nahi dute. Orain arteko deialdietan guztira 63 ikertzaile kontratatu dituzte.

Arlo guztietako ikertzaileak aurkeztu daitezke, betiere ikerketaren esparruan 3 eta 10 urte arteko eskarmentua badute eta doktoregoa 2008ko urtarrilak 1etik 2016ko abenduaren 31ra bitartean defendatu badute.

Programak 5 urtetarako ikerketa-kontratuak eskaintzen ditu, gerora luzatu daitezkeenak. Izen-ematea Ikerbasque-ko webgunearen bitartez egin behar da martxoaren 15a baino lehen.

Informazio gehiago: Ikerbasque