Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikerbasque-k Euskal Herrian lanean jarraitzeko aukera emango die 25 ikertzaile gazteri

Dokumentuaren akzioak

Ikerbasque-k Euskal Herrian lanean jarraitzeko aukera emango die 25 ikertzaile gazteri

2013/12/11 - Unibertsitatea.net
Atzerrian lan egiten duten zientzialariak erakartzea nahi da batetik, eta bestetik, Euskal Herrian ikertzen dihardutenei orain arteko ibilbidea finkatzeko aukera ematea.

Ikerbasqueren Research Fellow programari esker 25 ikertzaile gaztek Euskal Herrian lanean aritzeko aukera izango dute.

Research Fellow programak atzerrian lan egiten duten zientzialariak erakartzea nahi du batetik, eta bestetik, Euskal Herrian ikertzen dihardutenei orain arteko ibilbidea finkatzeko aukera ematea.

Hauek dira aukeratutakoen gainean eman dituzten datuetako batzuk:

Aukeratutakoen profila:

  • 35 urteko ikertzaile europarra, doktorego-ondoko ikerketan ibilitakoa eta Europako unibertsitateren batetik datorrena.
  • Espainiarrak %60, italiarrak %12, alemaniarrak %8, japoniarrak %8, estatubatuarrak %8 eta eslovakiarrak %8 dira.

 

Aukeratutakoen lan esparruak:

  • %32ak Medikuntza eta Bizitza Zientzietan egingo du lan: Alzheimerra, epilepsia eta minbizi mota batzuk (neuro-onkologia, hepato-onkologia) aztertuko dituzte, diana terapeutiko berrien eta sendagai eraginkorragoen diseinuan parte hartuz.
  • %48ak Zientzia Esperimentaletan egingo du lan. Eta ikerketa esparruak izango dira: grafeno-plasmoiak, nanomagnetismoa, kosmologia kuantikoa, nanoegituren bidezko dispositibo elektrokimikoak, supereroankortasuna, biokimika, bio-supramolekulak, kapazitore elektrokimikoak, kimika konputazionala, Dentsitate Funtzionalaren teoria, prozesu katalitikoak eta sistema nanopartikulatu eta nanomaterial biofuntzionalen bidezko terapia medikoak.
  • %12a Ingeniaritzan eta Zientzia Teknikoetan arituko da: datu medikuei buruzko hurbilketa konputazional berrien bilaketa, garapen-bidean dauden teknologiei aplikatutako seinaleen prozesamendua eta datuen analisia, eta garuneko tumoreak hobeto erauzten lagunduko duen teknologia baten garapenean.
  • %8a Gizarte eta Giza Zientzietan: zientzia kognitiboetan lan egingo dute, zehazki irakurketa-ulermen egokiari eusten dion dinamika neuronalean, eta gizakiaren eboluzioan.

 

Aukeratutakoen lan lekuak:

Euskal Herriko hainbat unibertsitate eta ikerketa-zentrotan egingo dute lan aukeratuek: