Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasleen gehiengoak gainditu du unibertsitatera sartzeko hautaproba
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen gehiengoak gainditu du unibertsitatera sartzeko hautaproba

2013/06/14 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUn azterketa 8.758 ikaslek egin dute eta UPNA/NUPen berriz 2.502k. Ezohiko deialdirako datak ere jakitera eman dituzte: Nafarroan ekainaren 26, 27 eta 28an eta EAEn uztailaren 3, 4 eta 5ean.

EAEko eta Nafarroako ikasleek jakin berri dituzte unibertsitatera sartzeko hautaprobetan izan dituzten emaitzak.

UPV/EHUn 8.758 ikaslek egin dute azterketa eta hauetatik %97,30ak gainditu du. UPNA/NUPen berriz 2.502 aurkeztu dira eta %95,1ak gainditu du.

Hona hemen datuak:

AurkeztuakGaindituak
Araba 1.154 1.136
Bizkaia 4.315 4.133
Gipuzkoa 3.316 3.279
Nafarroa 2.502 2.379

 

Hautaproba hizkuntzaren arabera:

  • EAE:
    • Hautaproba gaztelaniaz 8.758 ikasletik 3.203k egin dute. %93,35ak gainditu du.
    • Hautaproba euskaraz 8.758 ikasletik 5.582k egin dute. %98,42ak gainditu du.
  • Nafarroan:
    • Hautaproba gaztelaniaz 2.502 ikasletik 1.895ek egin dute. %94,7ak gainditu du.
    • Hautaproba euskaraz 2.502 ikasletik 607k egin dute. % 96,37ak gainditu du.

 

Hautaprobaren ezohiko datak:

  • UPV/EHU: uztailak 3, 4 eta 5.
  • UPNA/NUP: ekainak 26, 27 eta 28.
Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari