Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasle aipagarriak sarituko dituzte ostiral honetan IMHn

Dokumentuaren akzioak

Ikasle aipagarriak sarituko dituzte ostiral honetan IMHn

2007/03/27 - Unibertsitatea.net
Martxoaren 30an izango da sari banaketa Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Areto Nagusian.

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) ekitaldi berezia antolatu du ostiralerako: IMH sarien 5. edizioa. Bertan, ikasketa garaian edo ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleak sarituko dira.

Martxoaren 19a bitartean ikasle aipagarrien proposamenak egiteko aukera egon da IMHko web gunearen bitartez. Orain bildutako proposamenak aztertu eta ostiral honetan emango dituzte sarituen izenak.

Sarien banaketa, IMHko Areto Nagusian hasiko da eguerdiko 12.30etan. Hemen duzue informazio gehiago.