Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasle kopurua igoko da klase bakoitzeko

Dokumentuaren akzioak

Ikasle kopurua igoko da klase bakoitzeko

2012/05/03 - Unibertsitatea.net
Jose Iribasek, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza saileko buruak, atzo adierazi zuen klase bakoitzeko ikasle kopurua igoko dela. Horrez gain, irakasleek bi ordu gehitu beharko dizkiete euren asteko klase orduei.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza saileko buruak adierazi du klase bakoitzak ez duela ikasle kopuruaren %20ko igoera pairatuko. %10koa inguru besterik ez dela izango. Lehen Hezkuntza dauden ikasleen kopurua klase bakoitzeko 30 izatetik 36 izatera pasako da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aldiz, 40 ikasletik 48 izatera pasako dira. Haur Hezkuntzako ikasleen kopurua berriz, kopuru berean mantenduko da.

Irakasleek sartu beharreko klase ordu kopurua ere luzatu beharko dute. Astean 18 ordu ematetik 20 ordu ematera pasako dira. Berria ez da ongi onartua izan irakasleen artean eta ELA eta LAB sindikatuek horren kontra agertu dira. Aurreko urtean klase orduen kopurua 17tik 18ra pasa zuten, beraz, bi urteetan 3 orduko igoera pairatuko dute eta sindikatuek honenganako desatsegina adierazi dute.

Horrez gain, aurreko urtean, klase orduen eta ikasle kopuruen igoerak 230 irakasleen kaleratzea ekarri zuen. Aurtengo erreformak berriz, 460 pertsonakoa izango dela kalkulatu dute ELA eta LAB sindikatuek. Murrizketak egin nahian langabezi-tasa igoko dutela gainarazi dute eta Nafarroako Gobernuak aitortu zuena hausten dagoela salatu diote Jose Iribas-i.