Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasle Abertzaleak Bolognaren aurkako deialdi berria egin du

Dokumentuaren akzioak

Ikasle Abertzaleak Bolognaren aurkako deialdi berria egin du

2007/05/04 - Unibertsitatea.net
Maiatzaren 7tik 11ra Bologna Prozesuaren kontrako eta ikasle eskubideen aldeko mobilizazioak deitu ditu Ikasle Abertzaleak.
Ikasle Abertzaleak aste honetan Donostian egin du agerraldia, maiatzaren bigarren asterako Bologna Prozesuaren aurkako astea deitzeko. IA-k prozesu honen aurka eta ikasle eskubideen aldeko mobilizazioak egingo ditu. Ildo honetatik, aste honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP)

txandakako gose-greba egiten ari direla gogorarazi dute.

IA-ren hitzetan Bologna "iruzurra" da. Egiazko helburuak irabazi ekonomikoak direla diote eta ez dela ikasleen mesedetarako egingo den prozesua.

Hori eragozteko beharra nabarmendu dute IA-ko kideek eta maiatzaren 7tik 11ra bitartean ikasle eskubideen aldeko mobilizazioak deitu dituzte.