Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikaskide jardunaldiaren 2. aldia egingo da HUHEZIn
Erabiltzailearen akzioak

Ikaskide jardunaldiaren 2. aldia egingo da HUHEZIn

2012/03/20 - Unibertsitatea.net
Datorren martxoaren 23an, ostiralez, Ikaskide jardunaldiaren 2. aldia egingo da Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, lelo honen inguruan: "Elkarrekin bizitzen ikasi".

08:45 Dokumentazio banaketa
09:15 Jardunaldiaren aurkezpena. Nekane Arratibel (MU eta Andoni Zendoia (Erkide): "Elkarrekin Bizitzen Ikasi: Ikaskide Taldeak".
09:30 Hitzaldia: Ainara Artetxe (MU) eta Meltxor Artetxe (MU): "Elkarrekin ikasiz ikastearen atsegina eta gogoa sustatuz".
10:45 Atsedena eta kafea
11:15 Motibazioa sustatzeko estrategiak. Tailerrak: Ainara Artetxe, Meltxor Artetxe, Mariam Bilbatua, Pello Jauregi, Marije Fullaondo, Ana Usabiaga Ikaskide Taldeko aholkulari Taldea (MU).
13:00 Ikastetxeetako esperientziak:

  • A Taldea: Lehen Hezkuntza
    • El Regato Ikastetxea (Barakaldo)
    • Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)
    • Salbatore Mitxelena Ikastola (Zarautz)
  • B Taldea: Bigarren Hezkuntza
    • Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)
    • Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo)

Ikaskidetza proiektua

Proiektu honetan hiru hezkuntza-erakunde bildu dira, premia eta beharra izan dutenak elkarkidetza hezkuntzan garatzeko eta elkarlanean aritzeko: Erkide (Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa), Ikaskide taldea (berau Mondragon Unibertsitatekoa) eta zenbait ikastetxe Ikaskidetza proiektuan parte hartzen dutenak.

Ikaskide proiektuaren helburua da ikaskidetzaren kultura eta balioak garatzea, eta berauek uztartea ondoko konpetentzia hauekin: elkarrekin bizitzea eta lan egitea, komunikatzen ikastea eta ekintzailetasuna.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari