Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ika-mizka ekitaldia: "Eta hik? Nola bizi dunk euskara?"
Erabiltzailearen akzioak

Ika-mizka ekitaldia: "Eta hik? Nola bizi dunk euskara?"

2016/01/25 - Unibertsitatea.net
Gaztezulo aldizkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dute Ika-mizkaren laugarren edizioa, eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, egitasmoan parte hartzen dute bai Euskal Herriko Unibertsitateak eta baita Deustuko Unibertsitateak ere.

Eta hik? Nola bizi dunk euskara? horixe da aurtengo Ika-mizka ekitaldiaren leloa. Bertan, euskararekin ditugun bizipenak eta hausnarketak partekatzeko aukera eskainiko da. Datorren asteazkenean da hitzordua, urtarrilaren 27an, goizeko 10:30ean Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean

Aurten, komunikazio arloko ordezkariak izango dira protagonista, hain zuzen, komunikazioaren eta euskararen arteko harremanaren inguruko gogoeta egiteko. Horretarako, ohi bezala, euskal kulturako pertsonaia ezagunak izango dira bertan; besteak beste, Ugaitz Alegria aktorea, Jon Basaguren irrati esataria eta Izaki gardenak musika taldeko partaidea, Lander Garro idazle eta kazetaria, eta Iñigo Arandia Kaixomaitia.com webgunearen sortzailea elkartuko dira Ika-mizka ekitaldian. Halaber, saioa bukatzeko, Mondragon Unibertsitateko ikus-entzuneko ikasle talde batek musika ikuskizuna eskainiko du.

Unibertsitateko gazteei zuzenduta dago bereziki Ika-mizka hausnarketa saioa baina, hala ere, kanpoko edonork parte hartzeko interesa izanez gero, www.ikamizka.com webgunera jo dezake eta bertan izena eman.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari