Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ignacio Barandiarani gaur emango diote Euskadi Ikerketa-Saria

Dokumentuaren akzioak

Ignacio Barandiarani gaur emango diote Euskadi Ikerketa-Saria

2008/03/12 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko Historiaurreko Katedraduna eta Paleontologoa den Ignacio Barandiaranek jasoko du gaur Euskadi Ikerketa-Saria. Saria 1996an sortu zen eta euskal alor zientifikoan prestigio handia lortu du.

Barandiaran nazioarte mailan erreferentea da Antzinako Historia, Arkeologia, Historiaurrea, Paleolitikoa eta Mesolitikoa bezalako gaietan. Eta gaur, urte hauetan ikerkuntzan eta irakaskuntzan egin duen lana sarituko dute.

Saria orain arte Pedro Miguel Etxenikek, Javier Echeverriak, Gurutz Jauregik, Mari Carmen Gallastegik, José María Asuak eta Enrique Zuazuak jaso dute.