Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Ideia-laborategiak" gaia landuko da aurtengo Komunikaldiak jardunaldian

Dokumentuaren akzioak

"Ideia-laborategiak" gaia landuko da aurtengo Komunikaldiak jardunaldian

2013/02/25 - Unibertsitatea.net
Jardunaldia martxoaren 20an egingo da Garaia berrikuntza gunean, Arrasaten. Aurtengo gaia "Ideia-laborategiak" izango da.

Mondragon Unibertsitatearen Komunikazio departamendua 2006an hasi zen Komunikaldiak jardunaldia urtero antolatzen.

Jardunaldietako aurtengo gaia "Ideia-laborategiak" izango da eta hauxe egun horretarako antolatutako egitaraua:

  • 09.00: Aurkezpena eta ongietorria.
  • 09.15: Hitzaldia: “Munduan zertan den ideien laborategien kontua. Ikuspegi orokorra eta testuingurua”. Tania Arriaga (Renoko Unibertsitatea).
  • 10.00: Hitzaldia: “Zelan suspertu berrikuntza komunikazioaren arloan”. George Pór (Collective Intelligence)
  • 10.45: Atsedena.
  • 11.15: Ideia-laborategia: HUHEZI-Goiena Komunikazio Taldea.
  • 11.30: Atsedena.
  • 11.40: Mahai ingurua: Ideia-laborategiak Euskal Herrian. Hiru esperientzia. Amaia Beitia (moderatzailea)
  • 13.00: Bazkaria.
  • 15.30: Dreamworls komunikazioan: ekintzailetasuna sustatzeko dinamika.

 

2013ko edizioa martxoaren 20an egingo da Garaia berrikuntza gunean, Arrasaten.