Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Ideia argitsuen lantegia" Euskal Herriko Gidoigileen Elkartearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

"Ideia argitsuen lantegia" Euskal Herriko Gidoigileen Elkartearen eskutik

2010/11/18 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 22tik 25eta antolatu dute lantegia eta irakaslea Valentín Fernández-Tubau izango da.

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak Ideia argitsuen lantegia antolatu du azaroaren 22tik 25era UPV/EHUren Bizkaiko Esperientzia Geletan.

Irakaslea Valentín Fernández-Tubau izango da eta ikastaroaren helburuak dira ikus-entzunezko fikzioa sortzeko beharrezkoak diren ideien sormenarekin trebatzea, sormenaren abiadura hobetzea eta ideiak aztertzeko gaitasuna garatzea.

Gaitegia ondorengoa da:

    • Ideiak eta kreatibitatea.
    • Sormenezko ideiak bultzatzeko beharrezkoak diren 5 ekintzak.
    • Taldekako eta banakako sormen teknikak (braim storming, buruko mapak).
    • Adimen analitikoaren eta sormenezko adimenaren bateratzea gidoigintzari aplikatuta.
    • Garun-uhinek gidoiarekin duten erlazioa.
    • Fikzioa sortzeko 14 ideia-iturri.
    • Fikziozko logline (edo kontzeptua) delakoa nola sortu.
    • Luzemetraia baterako ideia oan den ala ez erabakitzeko funtsezko 7 puntuak.
    • Gure ideietarako kalitate testa.
    • Sortutako ideien hautaketa praktikoa.

18 orduko ikastaroa izango da eta ikus-entzunezko munduarekin zerikusia duen orori dago zuzenduta (gidoigileak, ekoizleak, garapen buruak, programazio arduradunak...).

Informazio gehiago PDF honetan duzu.