Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IBILBIDEAK jardunaldiak antolatu ditu EHUko Jarduera Fisikoaren Gizarte-Ikerketarako Laborategiak
Erabiltzailearen akzioak

IBILBIDEAK jardunaldiak antolatu ditu EHUko Jarduera Fisikoaren Gizarte-Ikerketarako Laborategiak

2012/10/02 - Unibertsitatea.net
Goi-mailako kirolean aritu ondoren, emakumeak errealitate profesionalari nola aurre egin behar dion aztertuko da. Topaketak, Gasteizeko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean egingo dira, urriaren 3tik aurrera

Uda honetan Londonen ospatu dira Olinpiar Jokoak, hainbat kirolarientzat azkenak. Goi-mailan aritu ondoren, zer dator? Beste maila edo esparru batean baina kirolarekin lotura mantentzea ala erabateko apurketa? Eta genero ikuspegitik, berdinak dira gizonei eta emakumeei eskaintzen zaizkien irtenbideak, aukerak?

Kirolean berdintasunak aurrera egin duen arren oraindik badira egoerak non emakumearen papera erreferentziala ez den. Jardunaldi hauetan hizlari izango dira:

* Urriak 3: Toti Martinez de Lezea idazlea; igerilari gisa lehiatu zen.

* Urriak 10: Sofia Herrera errendimendu altuko atleta ohia; korrikalari, epaile eta Bordeleko Kirol fakultateko irakasle izan da.

* Urriak 17: Marie-Christine Caunègre errendimendu altuko errugbiarekin lotura estua izan du.

* Urriak 18: World Kafea

Informazio guztia HEMEN daukazu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari