Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ia 12.000 ikaslek ekingo diote bihar Unibertsitatera Sartzeko Probari

Dokumentuaren akzioak

Ia 12.000 ikaslek ekingo diote bihar Unibertsitatera Sartzeko Probari

2011/06/07 - Unibertsitatea.net

Ekainaren 8tik 10era Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ia 12.000 ikaslek egingo dute datorren ikasturtean unibertsitatera sartzeko proba. Hauetatik batxilergotik doazen ikasleak 10.800 inguru dira eta Lanbide Heziketatik doazenak berriz 767 inguru. Honez gain, besterik gabe nota igotzeko aurkeztuko direnak ere badaude.

 

Ikasle gehiago aurten: Lanbide Heziketako ikasleak fase espezifikora.

  • Hautaproba egingo dutenen kopuruak nabari egin du gora aurten, batik bat, Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako ikasleek azterketaren fase espezifikora aurkezteko aukera dutelako.
  • Orain arte Goi Mailako Zikloetatik unibertsitatera sartzen ziren ikasleek plaza kopuru jakin bat gordeta zuten titulazioetan. Neurri hau aldatu egin da eta ikasturte honetatik aurrera onarpen-nota kalkulatuko zaie eta nota honekin sartuko dira unibertsitatera batxilergoko ikasleekin batera.
  • Beraien nota igotzeko hautaprobaren fase espezifikora aurkeztu behar dute eta azterketa hau prestatzeko batxilergoko ikasgaiak berrartu behar dituzte. Neurri honek eztabaida dezente sortu du.

 

Ikasleek euskara hautatu dute hautaprobarako.

  • Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batxilergotik doazen 8.408 ikaslek egingo dute hautaproba eta hauetatik 5.078k euskaraz egitea aukeratu dute.
  • Nafarroako daturik ez dugu oraingoz.

 

Informazio gehiago.

Hautaproba berriari buruzko zein Lanbide Heziketatik unibertsitatera sartzeko aukeren gaineko informazio zehatzagoa Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza orientazio-zerbitzu galdera hauetan aurkitu dezakezu: