Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian I. Unibertsitate arteko Eztabaida Txapelketa antolatu dute AHTaren inguruan
Erabiltzailearen akzioak

I. Unibertsitate arteko Eztabaida Txapelketa antolatu dute AHTaren inguruan

2011/04/15 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikasle taldeei zera galdetuko zaie: "Soluzio egokia izan al da AHTa EAEko garraio arazoentzat?".

Bihar, apirilak 16, I. Unibertsitate arteko Eztabaida Txapelketa egingo da. Bertan hiru unibertsitatek parte hartuko dute: Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta UPV/EHUk.

Unibertsitate bakoitzeko talde bana aurkeztuko da eta guztiak guztien kontra arituko dira. 3 eztabaida antolatuko dira gai bakarraren inguruan: "Soluzio egokia izan al da AHTa EAEko garraio arazoentzat?".

Eztabaida bakoitzean partaideek gaiaren aldeko zein kontrako jarrera defendatu beharko dute (zozketaren bidez aukeratuko da) eta eztabaida gehien irabazten dituena izango da irabazlea.

Taldeek 15 egun izan dituzte gaia dokumentatzeko eta saioa prestatzeko. Txapelketa bihar goizeko 9.30etatik aurrera ospatuko da Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Batzar Gelan.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari