Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko "Eztabaida Liga" Estatu mailakoa izango da estreineko aldiz

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko "Eztabaida Liga" Estatu mailakoa izango da estreineko aldiz

2009/03/10 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPek antolatzen duen ikasleen Eztabaida Liga Estatu mailakoa izango da aurten. Bertan G-9a osatzen duten 9 unibertsitate publikoetatik 8k parte hartuko dute, besteak beste UPNA/NUPek eta UPV/EHUk.

"Lagunduko du Europako Unibertsitate Eremuak Espainiako unibertsitate sistema hobetzen?"

izango da ikasleek izango duten eztabaidarako gaia eta honekin lortu nahi dena da ikasleen artean jendaurreko elkarrizketa eta ideien alderaketa sustatzea.

 

Finalaurrekoa eta finala Iruñean egingo dira: maiatzaren 21ean Arrosadian eta maiatzaren 22an Nafarroako Parlamentuan hurrenez hurren.