Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu du EHUk

Dokumentuaren akzioak

Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu du EHUk

2007/03/28 - Unibertsitatea.net
Bizkaia mailan antolatu den era honetako lehenengo lasterketa da. Bertan bikote mistoek parte hartuko dute.

EHUk Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu du apirilaren 1erako. Goizeko 10.30etan hasiko da eta Uribitarte pasealekuan egingo da 5.000 metroko lasterketa.

Parte hartzea irekia da, baina baldintza bat bete beharra dago bertan parte hartzeko: bikoteka parte hartzea eta bikotea mistoa izatea.


Izen-ematea:

    • EHUko parte hartzaileek martxoaren 30era arte dute izena emateko epea EHUko Kirol Zerbitzuan edo Larrako etxean (Lehendakari Agirre 83, Sarriko).
    • Gainerako izen emateak martxoaren 31ra arte egin daitezke BHM erakunde laguntzailearen bulegoetan (José María Olabarri 6, 2. solairua. 10.00-14.00 / 16.00-20.00).

Kuota:

    • Kideetako bat EHUkoa bada, doakoa izango da bikotearentzat.
    • Kideak EHUkoak ez badira 6 euro ordaindu beharko du parte hartzaile bakoitzak.
    • Irteeran bertan (lasterketa hasi baino 45 minutu lehenagora arte) izena ematen duen parte hartzaileak (EHUkoak izan edo ez)  10 euro ordaindu beharko ditu.