Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Huhezineman 41 film labur eta dokumental aurkeztu dira
Erabiltzailearen akzioak

Huhezineman 41 film labur eta dokumental aurkeztu dira

- Unibertsitatea.net
41 film laburretatik 35 fikziozkoak dira eta 6 dokumentalak.

Huhezinema HUHEZIko Ikus-entzunezko komunikazioako 4. mailako ikasleek antolatzen ari diren film labur eta dokumentalen jaialdia da.

 
Harrera ona izan du jaialdiak, izan ere, jaialdian parte hartzeko 41 film jaso dituzte.

 

Maiatzaren 6an
14:00etatik 16:00ak bitartean, Aizpea Goenagak lantegi bat zuzenduko du aktoreen zuzendaritzari buruz, areto nagusian, HUHEZIn.

19:00etatik 22:00etara, HUHEZIko ikasleen film laburrak proiektatuko dira Kulturaten, Arrasaten.

Maiatzaren 7an
14:00etatik 16:00ak bitartean, lantegi bat egingo da HUHEZIn fikziozko zineari eta dokumentalei buruz, Moriarti Produkzioak zuzenduta.

18:00etatik 21:00ak bitartean, aukeratutako film laburren proiekzioa eta sari banaketa egingo da Kulturaten, Arrasaten.

Maiatzaren 9an
20:00etatik 22:00ak bitartean, saritutako filmak proiektatuko dira Kulturaten, Arrasaten.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari