Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aste honetan hasiko da Huhezinema ikus-entzunezkoen lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Aste honetan hasiko da Huhezinema ikus-entzunezkoen lehiaketa

2009/03/24 - Unibertsitatea.net

Huhezinema film labur eta dokumentalen lehiaketa larunbat honetan (martxoak 28) hasiko da.

Huhezi Fakultateko Ikus-entzunezko komunikazioko 4. mailako ikasleak dira jaialdiaren antolatzaileak eta aurtengoa bigarren edizioa da.

25 filmek eta 9 dokumentalek parte hartuko dute eta martxoaren 28tik apirilaren 2ra bitartean hainbat ekitaldi antolatu dira: proiekzioak, ikus-entzunezkoen rallya, sari banaketa...

Informazio guztia Huhezinemako web gunean aurkituko duzu.